Nor naiz

Bilboko diseinatzaile grafikoa, diziplina anitzetan ibilitakoa. 2014tik geroztik, esperientzia laboral desberdinak bizi izan ditut: freelancea izan naiz, “bezero” finalean egin dut lan, eta gaur egun agentzia munduan nabil.

Nire indargunea moldakorra naizela da, hainbat eremutan moldatzen naizela. Ez naiz aditua ezertan, baina kuxkuxeroa izan naiz beti; diseinuaren mundura ekarrita, alor askotan lan duinak egiteko ahalmena daukadala da nire bereizgarria.

Batez ere, markagintza, After Effects bidezko animazioa eta web-diseinua landu ditut (WordPress-en, HTML eta CSS ukituz). Azkenaldian bideo grabaketa eta edizio asko egiten nabil, eta 3D hastapenak egin ditut Blenderrekin.

Kontaktua